Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tibia 1 iz berna-hezurra.

Presoaren arreba ospitalean da, tibia hautsita eta ebakuntzaren zain.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Izterraren gainaldeko muskulua tibiari loturik dagoen tendoi batean amaitzen delako gertatzen da erreflexu hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Otegiren seme bat Frankoren tibia batekin xirula jotzen ari dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 263. orr.

Menieuri zango hezurra (tibia) hautsi zitzaion orain dela 10 egun.  Berria - Kirola   2006-04-21

2 tibia-hezur

Belaunezur edo tibia-hezur higaturen bat, etengabe barkamena eskatzen duela dirudien sorbalda keinu bat, [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

1997ko otsailean tibia eta perone hezurrak hausteak ez zion asko lagundu. Tiroka ekin zioten ordea, eta ezkerreko zangoko tibia eta perone hezurrak hausteaz gain izterrean ere sartu zioten beste bala bat.  Berria - Kirola   2004-02-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus