Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tibetar 1 izlag/iz Tibetekoa, Tibeti dagokiona.

Indiako satelite baten irudiek azaltzen dute aintzira tibetarraren urak nabarmen hazi direla.  Berria - Mundua   2004-08-14

Txinako Gobernuak bost erlijioso tibetar espetxeratu ditu, Olinpiar Jokoen antolakuntza kritikatzeagatik.  Berria - Kirola   2006-02-08

Handik goiti, aurpegi mudagaitz berberarekin hartuko nituen elkarren segidan etorri ziren guztiak: kirologia, radiestesia, alkimia, bidaia astralak, filosofia tibetarra eta, hutsik egin gabe, horiei denei zegozkien "Taldeak".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

2 Tibeteko herritarra.

Tibetarren buruzagi espirituala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

2005eko maiatzean atxilotu zituzten aipatu bost tibetarrak, Tibeten independentziaren alde eta Olinpiar Jokoak Txinan egitearen kontra paskinak banatzen ari zirela.  Berria - Kirola   2006-02-08

Arraza mongoliar garbia, aldiz, mongoliarrek, mantxuek eta tibetarrek osatzen dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Azken bost edo sei mila urteetan zutik egondako kultur eginkizun bati berriro ekiteko zeregina tibetarrei egokituko zitzaiela agian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 352. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus