Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tiara 1 iz Aita Santuaren burukoa; eliza ortodoxoko buruzagien burukoa.
Aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da, apezpikuen mitra edo Aita Santuaren tiararen gisara. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.
Heresiarka [...] jartzen zuen tiara batez burua estalirik sutzarrean erre zuten erlijioaren ortodoxiaren izenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 43. orr.
2 ekialdean buruzagitza-ikur gisa erabiltzen den burukoa.
Urdinez jantzitako gerlariak ziren, eta tiara beltz bana zeramaten beren durbanteen gainean. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 188. orr.
3 diadema.
Eta diamantezko tiara zoragarri hori janztea erabaki dun? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 234. orr.