Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Islama izan zen barbaro garaile haien erlijio bereizgarria, arianismoa Erromatar Inperioko zenbait probintziaren konkistatzaile teutoniko gehienen erlijioa izan zen bezalaxe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.
Ez gara geratuko aurrean etorkizunik ez zeukaten estatu barbaro teutonikoen ohituretan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.
Beren parekide teutonikoek ez bezala, arabiar musulman primitiboek zakar astindua zuten beren bizimodu arkaiko tradizionala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Zaldun teutonikoek Siria utzi eta beren zoriona Vistulan bilatu zuten prusiar, letoniar eta estoniar paganoen bizkar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.
Ordena Teutonikoko bizimodu erosotik halako Ordena apal eta zorrotzera beheratu zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1131. orr.
Predikarien Ordenako Maisu jeneral Joan Teutonikoak entziklika bat bidali zien domingotarrei Anaia txikienganako onginahia eta onarpena aholkatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 373. orr.