Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tetriko izond ilun-goibela, goibeltsua.
Nik ez dizut gezurrik esan, hemen istorioa kontatu zuten bezala, bere ukitu tetriko eta guzti, errepikatzea besterik ez dut egin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.
Auzo fantasmagorikoa, tetrikoa, hutsa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.
Donostiako portalean, gurutze bat omen dago eta Kristo odola dariola irudian, nahiko tetrikoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.
Tetrikoa da, heriotza hurbil ikusten zuelako agian. Berria - Kultura 2006-01-27