Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tetrastilo izond/iz tenpluez, atariez eta kidekoez mintzatuz, aurrealdean lau zutabe dituena.

Goian triklinioen proportzioei buruz idazterakoan esandakoa jarraituz, sala korintoarrak eta tetrastiloak, eta berebat egiptoarrak deitzen direnak, arrazoi hori bera izan beharko dute zabaleraren eta luzeraren artean, baina tartean kolomak sartuko direnez, lekuz zabalagoak egin beharko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

Atrio tetrastiloak angeluetako kolomak ditu habeen azpian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2810. orr.

Tenplu doriarraren aurrealdea bana dezagun doi-doi, kolomak altxatzen diren lerroan hartuta, hogeita sei partetan tenplua tetrastiloa izango baldin bada, eta berrogeita bi partetan tenplu hexastiloa izango baldin bada.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Tenplua eraikitzeko izango den lekuaren aurreko aldea bana bedi, tetrastiloa izan behar badu, hamaika eta erdi zatitan, plintoak eta koloma-oinarrien proiekzioak kontatu gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus