Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tetraplegiko (orobat tetraplejiko) 1 izond/iz tetraplegiak jo duena.

Biziaren bukaerari edo eutanasiari buruzko eztabaida pil-pilean jarri zen Frantzian, Vincent Humbert gazte tetraplegikoaren kasuaren ondotik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Bitoriano Gandiaga frantziskotarra da lehenaren egilea, Ramon Sampedro tetraplejikoa bestearena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 92. orr.

Hiltzeko eskubidea aldarrikatu eta orain dela zazpi urte zendu zen Ramon Sampedro tetraplegiko galiziarrak.  Berria - Harian   2005-02-04

2 (izenondo gisa)

Once Caldas taldeko entrenatzaile ohia tirokatu dute, eta tetraplejiko geratu da.  Berria - Kirola   2004-12-24

Gaztetan, futbolean jolasten ari zela, istripu batek tetraplegiko utzi zuen Ahmed.  Berria - Mundua   2004-03-23

3 irud/hed

Fiona ere lausotzen ari zaizu, eta luze gabe oroipen tetraplejikoen artean egongo da.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus