Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tetrabrik (orobat tetra-brik g.er.) iz paralelepipedo itxurako ontzia, kartoi iragaitzekoa, elikagai likidoak edukitzeko erabiltzen dena.
Isilaldia egin zuen Mister Martinek tetrabrik bat irekitzeko. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 47. orr.
Zuek hipermerkatuko lerrokada hits batean zaudete, tetrabrik bat eskuan, zain. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 38. orr.
Erosketak egiterakoan Berria kooperatibak ekoizten duen behi esne tetra-brik-aren etiketan ez da ageri kooperatibak laborariei esnea merkeago erosten diela. Berria - Ekonomia 2004-08-27
Vanessa dutxan, Vanessa kaka-lekuan, Vanessa tetrabrikeko ardoaz mozkortuta konpresa zikina aldatzen... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 63. orr.
Berehala ohartu nintzen haren alboan ia ardo hutsez elikatu beharko nuela, tetrabrikeko ardo txarraz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 55. orr.