Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tetele (orobat tetel eta tetelo) 1 izond ergela, inozoa.

Ez Jackie ez Marilyn ez dituk gaizoak, hi haiz bai, egiazko tetelea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Jakizu nik holako tetele nahasiak jestu gutiz despeitzen ditudala!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Iduritzen zaizu gure gizonak teteleak direla eta gure emazteek ez dutela zure ohearen egiteko baizik balio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Gertakizunak bere hartan onartu beste biderik ikusten ez zuen tetele bat iruditzen zitzaion Norari bere aita, kalesa hartan atzera eta aurrera, eta arto-hostoz otarrea edo kapela egin beste iniziatibarik gabeko tetele nahi zuen aitak alaba bere ondoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 52. orr.

-Baina erasoa jo aurretik hara non desagertu egin den, eta hi, tetele hori, esku hutsik utzi hau.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.

Zu bai tetela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 18. orr.

-Isil hadi, tetele, arrunt mozkorra haiz!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.

Txotxongilo triste honek, gizajo tetelo babesgabe honek, Antjek dena esatea nahi nuen: zertarako gauden munduan, elkar maitatzea ez al den zilegi.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 44. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hori erran orduko, urriki bezala nuen, ene galdeak bazukeela tetele aire bat edo nik dakita zer.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus