Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testura 1 iz ehundura, egitura.

Zentzumenen zolitasun gaizto bat pairatzen omen zuen; janari motelena besterik ezin zuen onez eraman; testura jakineko arropak baino ezin jantzi zitzakeen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 38. orr.

«Oihala dirudien testura lortuta, kalitate handiko argazkiak» egin ditu Shimamurak.  Berria - Kultura   2006-03-30

2 ukia.

Hobe testura uniformeko marmol-hauts aukeratua erabiltzea, bestela igeltsua lehenago lehortzen da eta ez du uzten lan osoa dena batera lehortzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

3 irud/hed

Obra baten kalitatea da obrari igartzen zaion testura, usain, zapore, sentsazio berezi hori, diskutitzen ez dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Moldaketak egilearen bertsiotik ahalik eta hurbilenekoak izan daitezen saiatu gara, baina lehentasuna eman diogu erritmoak, tonalitateak, harmoniak eta testurak pedagogikoki egokiak izateari.  Berria - Harian   2006-04-05

Alderdi estetikotik ere hiru dimentsioetako teknika berriek ematen dioten testura leunak gogaikarri egiten du [filma].  Berria - Kultura   2006-04-05

Marrazki burutuaren "azpian", haren itzalen, haren degradatuen, haren testuraren pean, marrazturiko objektuaz marrazkilariak duen egiturazko ezagutza irudikatzen duen "hezurdura" bat balego bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Errealitatean ikusten den "gauza bera" ikusten dela haietan ere: ikusmen-ertzak, koloreak, neurri eta testura gradienteak, eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Hor ditugu, adibidez, hainbat sekuentziatan erabilitako testura aldaketak, kameraren mugimendu azkarrak eta ahotsik gabe musika hutsarekin utzitako eszenak.  Berria - Kultura   2006-03-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus