Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaterako, "Euria ari du" edo "Il pleut" edo "It´s raining" perpausek proposizio bera adieraziko lukete testuinguru berdinean izanez gero. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.
Homonimia testuinguruak hausten du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 225. orr.
Testuinguruaren informazioari esanahi finko hori gehituta lortuko dugu proposizioa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.
Beraz, "provincia" hitzari testuinguru honetan interpretazio bat baino gehiago eman dakioke. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.
Homero ulertzeko Homeroren jatorrizko hitzak bere testuinguruan ezagutu behar baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.
Ituna-ren testuinguru honetan, zaharren ahoan jartzen den esaldi horrek, Pobretasuna gutxietsia eta pertsegitua izan zeneko denbora adieraziko luke. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 913. orr.
Halako jakintasun berezi bat utzi nahi dute agerian, hitz teknikoak lekuz kanpoko testuinguruetan purrustean erabiliz. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 170. orr.
Testuinguruaren barruan, ordea, "inguru-testua" eta "egoera" bereiztuko ditugu. Testuinguru berean honela ezaugarritu genuen arkaismoa: [...]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 142. orr.
Esaldi batek indar desberdina izan dezake testuinguru desberdinetan, eduki bera izan arren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.
Zein da "ona" edo "zuzena" hitzen esanahia testuinguru moralaren baitan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.
Esaldi baten eta bera inguratzen dutenen arteko harremana, testuinguru-harremana, ez da berdina eleberri batetaz dihardugunean edo fisika-tratatu batetaz badihardugu. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.
Alabaina, (10iii) [esaldia] ezin sor daiteke honelako gramatika baten bitartez, erregelek testuinguru-mugarik ezartzen ez badute behintzat. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 52. orr.
Lehen auzigunea Reichenbachek, geroago, aurkikuntza-testuingurua esapideaz bataiatu zuen; bigarrena, justifikazio-testuinguruaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Hau formulazio-testuinguruei buruzko ikerketa litzateke. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.
Testuinguru batean barregarri gertatzen dena negargarri gerta liteke beste testuinguru batean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 60. orr.
Batasunak proposatzen zuena beste testuinguru batean proposatzekoa zen. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Nolabait esatearren, esaldia, testuinguru hartan, iraultzailea suertatu zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.
Ingurune honetan, testuinguru jakin honetan, erdarek euskarak baino erraztasun handiagoa dutela komunikatzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.
Kawabata japoniar literaturaren testuinguruan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 10. orr.
Testuinguru horretan, sekulako sesiobide bihurtu zen, esaterako, gizakien arimari zegokiona. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.
Testuinguru horretan, borroka bide berri bat zabaltzea erabaki zuten solidarioek Itoizko urtegiaren aurka. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 49. orr.
Errealitatea gogoratzen duten osagarri naturalak baditu ere (koloreak, forma grafikoak) [...] osagai historikoak, testuinguruzkoak dituela batez ere adierazgarritasunak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
Zientzia beti testuinguru sozial batean sortzen da, eta ezagutzaren forma singular baten moduan eraikitzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Arte garaikideko museoak eta haien testuinguru soziala aztertzeko jardunaldiak eratu ditu Artium museoak. Berria - Kultura 2004-07-21
Egungo testuinguru politikoa «hauteskunde aurrekoa» dela uste du Elorrietak. Berria - Ekonomia 2004-10-23
Gipuzkoako enpresen erdiek txartzat jotzen dute datorren urterako testuinguru ekonomikoa. Berria - Ekonomia 2004-12-17
Zenbait testuinguru historikotan autodefentsarako hartu izan direla armak. Berria - Mundua 2004-05-05
Arrazoia jainkotzen zuen testuinguru filosofiko hartan, giza adimenaren ahalmenari buruzko ikuspegi neurtu edo erlatibista sortu zen filosofo batzuengan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Egungo bertso saioek testuinguru naturala falta dutela eta, galtzen ari den filosofia berreskuratu nahi dute. Berria - Kultura 2004-01-04
Perpaus baten esanahia perpausak bere testuinguru konduktual eta linguistikoan ezartzen duen erlazio-sistema izango da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.
Frantziskoren irudi benetakoa berreskuratzeko eta haren bizitza, idazkiak eta biografiak sortu ziren testuinguru konplexuan kokatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.
Horietako zenbait guretzat arrotz gertatuko lirateke, beren jatorrizko testuinguruan kokatuko ez bagenitu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.
Testuaren garrantzia aldatu egiten baita entzuleek eta bertsolariak partekatzen duten testuinguru trinkotasunaren arabera. Bestalde "dagoeneko frogatu da..." tankerako esaldiak enuntziatu ahal izateko testuinguruko baldintza zehatzak dakartzate eurekin, bilduko ez liratekeenak aurreko formulazioan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.
"Hiru Lagunek" hurbiletik ezagutzen dituzte Asisko hiri-testuinguru eta ohiturak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 496. orr.
Teknologia mekanizatuak bazter utzia zuen orain gizarte- eta ekonomi testuinguru hura. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.
Horri esker gainditu ahal izan zituen Europar Elkargoaren nukleo gogorrak 80ko hamarraldiko finantza-gorabeherak diru-testuinguru aski egonkor batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.
Gizarte testuingurua, erakunde testuingurua, testuinguru teknikoa, testuinguru ideologikoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
aurreko testuinguru (3); bere testuinguru (14); beren testuinguru (3); beste testuinguru (14); beste testuinguru batean (11); beste testuinguru batzuetan (3); dagokion testuinguru (3)
egungo testuinguru (12); egungo testuinguru politikoa (3); egungo testuinguru politikoan (5)
testuinguru berean (10); testuinguru berezian (4); testuinguru berri (3); testuinguru berrian (4); testuinguru desberdinetan (4)
testuinguru ezberdinetan (3); testuinguru filosofiko (3); testuinguru historiko (6); testuinguru historikoa (6); testuinguru historikoak (3); testuinguru horretan kokatu (11); testuinguru horretan kokatzen (3); testuinguru horretan sortu (5); testuinguru horretan ulertu (4)
testuinguru jakin (12); testuinguru jakin bat (3); testuinguru jakin batean (4); testuinguru linguistiko (3)
testuinguru orokorra (3); testuinguru politiko (16); testuinguru politikoa (10); testuinguru politikoak (6); testuinguru politikoan (10); testuinguru soziala (3)
garaiko testuingurua (3); testuingurua bera (3)
testuinguruak eta borrokak (3)
bere testuinguruan (24); bere testuinguruan kokatzeko (3); bere testuinguruan ulertu (4); beren testuinguruan (4); egunaren testuinguruan (3); egungo testuinguruan (4); europako testuinguruan (3)
testuinguruan izan (3); testuinguruan kokatu (12); testuinguruan kokatu zuen (3); testuinguruan kokatzeko (4); testuinguruan kokatzen (7); testuinguruan ulertu (9)
testuinguruaren arabera (13); testuinguruaren barruan (5)
bere testuingurutik (3); testuingurutik kanpo (10)