Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
testugile (orobat testu egile g.er.) iz testuak egiten dituena.
Batasuna ezinbestekoa zen batzuendako, gehienbat euskara lan tresna zutenendako: idazle, kazetari eta, batez ere, irakasle eta testugileendako. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 168. orr.
Kanona testugileek eta kritikoek zehazten dute, baina nik testugileei garrantzi handia ematen diet. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.
Ospe handiko beste zenbait idazle azaltzen da testu egileen artean, Tristan Tzara kasu. Berria - Kultura 2006-01-26
Ez ninduke harritu behar orduko testugilearen eta lerro hauek idazten hari den dontsu honen arteko lubaki izugarriak? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.