Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testuartekotasun (orobat testu-artekotasun) iz kultura bereko testuen arteko harremana. ik intertestualitate.

Intertestualitateari ere (testuartekotasunari, nahiago bada) lotzen zaizkio testu batek beste batekin edo batzuekin dauzkan harremanak, baina literaturaren ur handitan murgiltzen gara ia ohartu gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.

Berea ez omen da plagioa, intertestualitatea, testu-artekotasuna baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.

Testuartekotasuna da, hain zuzen, Arbelaren gainean liburuaren ezaugarri nabarmenenetako bat.  Berria - Kultura   2004-10-02

Testuartekotasun aberats hau dela-ta nazioarteko kritikak agurtu zuen liburu hau, bere garaian, posmodernismo literarioaren adibiderik gorena bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.

Testuartekotasunari dagokionez, zuhurra litzateke Grimm anaien ipuin ezaguna gogoan izatea, Basoko loti ederra.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus