Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testosterona iz sexu hormona maskulinoa, batez ere testikuluak sortzen dutena.

Gonada sexualek -obarioak eta testikuluak- eta horiek sortzen dituzten hormonek -estrogenoak eta testosterona- odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Hamalau urte dituzunean, esan beharrik ez dago, testosterona eta bestelako hormona ugari sortzen dituzte zure guruinek, eta emakumeak beste gauzarik ez da izaten sarritan buruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 55. orr.

Gainezka egiten dio testosteronak guruin guztietatik, eta ez dirudi inporta zaionik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 22. orr.

Batez ere hormona sistemak sufritzen du galera, adrenalina, kortisona eta testosteronaren jarioa urritzen hasten da-eta.  Berria - Kirola   2004-07-06

Ezetz eta ezetz, berak ez zeukala gibela testosterona hartzeagatik hondatzeko asmorik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 100. orr.

Kontrol batean anabolizanteak antzeman zizkioten eta beste batean, testosterona, UCIk debekatutako sustantziak biak.  Berria - Kirola   2006-03-12

Gizonezkoari espermatozoideak egitea galaraziko dion produkturen bat ematen zaionean espermatozoideak desagertzearekin batera testosterona produkzioa ere gutxitu egiten delako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus