Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laguntzaileek, batez ere, ahozko altxor aberatsaren testigutza eman didatenek, [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.
Modu berean, inoiz testigutza baten sinesgarritasuna gutxitu egingo da, agian, berau elkarte pribatu bateko kide batena denean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.
Ez dugu, halaber, inoren testigutzaz geureganatu dugun jakintza ukatu behar. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 338. orr.
Ez dakigu zergatik errugabea auzitegitik zigorrik gabe irten beharrean erruduntzat kondenatzen duten, epailearen injustiziagatik edota testigutza faltsuen eraginez. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.
Arrazoiz esan ohi dugu, ikusten edota ikusi ditugunak ez ezik testigutza edo lekuko egokiak sinestarazi dizkigunak ere badakizkigula. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 387. orr.