Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testamentugile (orobat testamentu egile) iz

Hil ondoren balio baitu testamentuak; testamentugilea bizi den bitartean, ez du indarrik.  Elizen arteko biblia   Heb 9,17

Falzidiar Legeak zera agintzen zuen erromatarren artean, oinordekoak oinordekotzaren laurdena izan zezala beti, eta beste lege batek bide ematen zion testamentugileari laurden hori oinordekoak beretzat hartzea debekatzeko: hori legeei barre egitea da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.

Ondasun baten legezko jabe bihurtzen gara, ondasun haren erabiltzaile bilakatzen, testamentu egileak oinordetzan espreski utzi ez digun arren.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

Sexto Peduzeok egina nabarmengarria izan zen: jarauntsi handia eman zioten eta munduan ez zen inor hura itzultzeko eskatua zitzaiola zekienik; joan zen testamentugilearen alargunagana eta senarraren ondasun guztiak eman zizkion.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus