Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

test 1 iz gaitasuna, adimena eta kidekoak neurtzeko proba, emaitza mekanikoki neurtzeko aukera ematen duena.

"Izugarri ongi" egiten zituen ikusmen-pertzepzioko ia test guztiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Konplexutasun eta distira handiko Mondrianen test bat erabili genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Test berezi batek -fluoreszeina-angiografiak- makulako edema kistiko txiki bat agerrarazi zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

New Yorkera ekarrarazi genituen Virgil eta Amy, gurekin egon eta erretinaren eta garunaren funtzioei buruzko test fisiologiko espezializatu batzuk egitera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Azterketa test gisakoa izango zela esan nien ikasleei.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 57. orr.

Hegazti gripea erraz eta merke atzemateko testa sortu dutela diote.  Berria - Gaiak   2006-03-17

Bideokamara bat jarri genuen testa grabatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Eskuliburuak, gainera, langileei zuzendutako test-ak ditu, «nork bere buruari azterketa egin eta mobbing-a pairatzen ari den jakiteko».  Berria - Ekonomia   2004-05-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beharra baineukan zein test motatako materialak eraman.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

Santanderko Bankuan lan egiten zuen lagun batek utzitako test eredu batzuekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Oso gutxigatik galdu zuen Zeelanda Berriaren (29-10) eta Argentinaren aurka (23-19), iazko udazkeneko test-partidetan.  Berria - Kirola   2006-02-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako "profilak" ohikoak dira autisten artean: adimen-test direlakoetan, "barreiamendua" edo muga-mugako irregulartasuna erakutsi ohi dute. Koloretako txalupa baten irudi-test klasikoa eman genionean, zorrotz erreparatu, beste alde batera begiratu, eta arin marraztu zuen zuri-beltzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

Sinadura-modu berriak probatu, nortasun-testak bete, kalean zoazela erakusleihoetan islaturiko zeure irudiari soslaiz begiratu...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Diagnostiko-test fidagarriak.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Material batzuk hartu nituen: gauzaki soliduak, irudiak, komikiak, ilusioak, bideo-zintak eta pertzepzio-test batzuk, Ralph Siegel ofiziokide eta fisiologoak kasurako prestatuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

Begi-lausoa kendu ziotenean, gai zen Virgil koloreak eta mugimenduak ikusteko [...] eta, harrigarria badirudi ere, are Snellen begi-test estandarraren hirugarren lerroko letra batzuk irakurtzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

4 irud/hed

Santo Tomas eguna izan zen test erabakigarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.

Erlojupekoa test polita izango da niretzat.  Berria - Kirola   2004-04-09

Baldintza horiek ezarri zituen «PSOEk gainditu beharreko test politikotzat».  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru test partida (4); iazko udazkeneko test (3); test partida (7); test partidak (10); test partidan (4); test partidetan (4); udazkeneko test (5); udazkeneko test partidetan (3)

antigorputzen testa (4); atzemateko testa (6); testa egiteko (4); testa garatu (3); testa sortu (3)

testak egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus