Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tesitura 1 iz ahots edo musika-tresna jakin bati dagokion musika-eskalaren zatia.

Giza ahotsaren antzeko tesitura omen du biolontxeloak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

Musikari bertutetsua da instrumentuaren tesituran gora eta behera ibiltzen denean.  Berria - Kultura   2004-05-15

Garbizu aditua zen harmonizazioan eta korden ahots tinbreak eta tesiturak oso ongi ezagutzen zituen.  Berria - Kultura   2004-07-27

Ez zuen ñabardurarik eskaini ia tesitura osoan eta tesitura zabalean hobeto ibili zen goi erregistroan behean baino.  Berria - Kultura   2004-05-04

Tesitura zabalekoa dela esan ohi da sopranotik kontraltora irago daitekeen kantari batez: zilegi bekit neure talentuen tesitura aparta azpimarratzea, gai baitira erregistro guztietan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Tesitura grabea dauka bere rolak, eta egoki bete zuen.  Berria - Kultura   2004-12-16

2(hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

EHUko abesbatzako emakumeen abesbatzak merituz kantatu zuen goi tesituran eta tonuaren mugagabetasunean mugitzen den melopea.  Berria - Kultura   2004-05-15

Hobeto goi tesituran eta agudoetan erdikoan baino, ahots motagatik.  Berria - Kultura   2004-01-14

3 jarrera; egoera.

Leihotik begiratzen du Hemek kalera, erretxin, bere auzoek tesitura barregarri hartan ikus ez dezaten jainkoari erregutuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

Nobelan haseran patio batean ahotsak entzuten hasten dira, gizonarenak, jakina, eta berehala biolentziaren tesituran jartzen gaitu narratzaileak.  Berria - Kultura   2004-11-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goi tesituran (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus