Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tesina iz Espainiako hezkuntza-sisteman, lizentziatura-tesia.
Hemengo ikasleen azterketa, tesina eta tesietan korronte horiek sartzen joan nintzen pixkanaka-pixkanaka. Berria - Kultura 2006-03-08
Gurekin lan egin du eta tesina bat egina du orduko gertakariei buruz. Berria - Harian 2005-03-04
Mireiaren lagun baten tesina lodia zen, liburu moduan koadernatua. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 111. orr.
Martaren laguntzaile izango da honek egin behar duen erreportajerako, futbol gaietarako aholkulari, ez baitzuen alferrik egin "Kirolaren alienazioa, edo zergatik den futbola herriaren opioa" izeneko tesina. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.