Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tesi (orobat tesis g.er.) 1 iz argudio bidez eusten zaion perpausa edo teoria; prozesu dialektikoari hasiera ematen dion proposizioa.

Tesia edo argudioa kritiken kontra babestu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.

Ikuspegi edo tesi baten aurka egin nahi baduzu, beraz, hura zein den argi utzi beharko duzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Tesia onartzeko arrazoiak eman.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.

Gure tesiko oinarrietatik berriz ere abiatuz, guk zera diogu: gogoa dela adimenaren jaun eta epaile -ondorioz zientziarena- eta ez alderantziz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.

Errealisten tesien kontra, badirudi benetakoak eta faltsuak diren kasuen artean jarraitasuna gerta daitekeela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Epailearen tesiak dioenez, ENAMen koka daitezkeen erakunde guztiak ETAren zati dira, «erakunde armatuaren helburuei laguntzen diotelako».  Berria - Harian   2005-10-29

Tesi honek kritika gogorrak jaso zituen, Jean-Louis Comolliren aldetik batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Filosofian tesi eta hipotesi abstraktuak defendatzen dira, maiz ulertzeko zailak direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Bi tesi horietatik atera ahal izan diren ondorioak benetan ugariak dira eta urrun iristen dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 174. orr.

Laburbilduko dut lanaren tesia.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Gobernuaren tesiak nagusitzea espero dute VWko langileek.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Sute kriminalaren tesia egia izan zitekeen, beraz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Irudia ulertzen bada, bere antolamenduan ikuslearen psikismoaren "antza" duelako ulertzen dela dioen tesiaren aldezle sutsuenetako bat baita Eisenstein.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.

Zenbateraino onar daiteke tesi hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Baina, nola defendatu tesi hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Herri gogoa tesi horren bermea baino ez da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 99. orr.

Tesia eta antitesia ia berezkoak dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 98. orr.

Mendebaldeko dialektika «tesi antitesi=sintesi» zurruna bada, juduena, aldiz, «tesi antitesi antitesi antitesi» amaigabe eta ironikoa litzateke.  Berria - Kultura   2004-12-08

'Tesi, antitesi eta sintaxiarekin orduan,' esan diot ezpainak jadanik gelditu zaizkionean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 98. orr.

Martin Luterok bere 95 tesiak eman zituen argitara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 313. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Platonen Gorgias elkarrizketa aberatsean ageri da Kalliklesen tesi nagusia [...]: ahulek eta gehiengoek egin dute legea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Haren pentsamenduaren tesi nagusiak laburbiltzen dituen Existentzialismoa humanismo bat da liburuan Mendebaldeko etika guztia goitik behera zalantzan jartzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Ni hitzaurre honetan kontrako tesia justifikatzen saiatuko naiz: [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Oinarrizko tesia da hizkuntzen hots eredu biziek esplikazioa dutela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

Protekzionismoaren tesi klasikoen antza duten ikuspegi kritikoen arabera merkataritza askeak desberdintasunen areagotzea, pobrezia eta krisi ekonomikoa dakar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.

Bizardun batek galde egin dit nolatan nuen italiera existitzen ez delako tesi bitxia defendatzeko ausardia.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

The New York Times egunkariak [...] bat egin zuen tesi ofizialarekin: Irakek Suntsipen Handiko Armak zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Historia ofizialak beti bilatzen ditu tesi ofizialen aldeko datuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.

Tesi "ilustratu" klasikoa (jakobinoa): progresoaren hizkuntza Estatuaren hizkuntza bakarrik dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.

Hiru tesi teologiko kardinalak frogatzen ditu: Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Abiapuntu gisa tesi eszeptiko bat proposatu zuen ondoren hura bertan behera utz daitekeela erakutsi nahian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

Tesi biribilegia, aukeran, ñabardura batzuk beharko lituzkeena.  Berria - Kultura   2004-04-08

Morala zer den ere ez dakigu; biek tesi diferenteak, kasik kontrarioak azaltzen dituzte.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.

Ikusten denez, eliminatibismoa, batez ere, tesi semantikoa da, gogo-egoeren hiztegiak ez duela erreferentziarik dioena. Tesi fundazionista horri eginiko kritikak bi motatakoak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Otu zait hau ere tesi multzo gisa jar nezakeela nik hemen, ikusteko zertan gelditu diren amets haiek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

Orain dela hamar bat urte dogmatikoki eta sutsuki literaturaren autonomia defendatzen zuten zenbait autore gaur egun eleberri engaiatuak edo tesi nobelak argitaratzen ari dituk.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 71. orr.

4 doktoregoa lortzeko aurkezten den ikerketa-lana.

Oposizioa dela, tesia dela, bada tribunal aurreko azterketarik franko unibertsitatean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.

-Fisikan doktorea Cambridgeko Unibertsitatean, elektrokimikaren inguruko tesi batekin.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.

Urteak zeramatzan Shakespeareren obraren Schlegelen itzulpenaren gaineko tesi bat idazten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Koloreen ontologiari buruzko tesia egin du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 14. orr.

Haren bizitzari buruz beste tesi bat egin nuen Bordalen hura ere, argitaratu zuten, CNRSean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 79. orr.

Oihenarti buruzko nire tesirako informazio bila.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 96. orr.

Historiako tesi bat egin du Akitaniako legendunetaz Erdi-Aroko frantses arkiboak baliatuz.  Herria   2003-03-17

Bide batez bere tesia izango den 'Trujilloren aroa' horretarako materialak ere biltzen ditu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 244. orr.

Lisboako Setio honen birtuosismo teknikoa tesi asko eragiteko modukoa da, dudarik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 16. orr.

224 tesi defendatu dira 2003-2004 ikasturtean EHUn, 15 euskaraz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Beste tesi asko bezala hura ere, behin aurkezturik eta tesigileak doktoretza eskuraturik, tiraderaren batean galdurik gera zitekeen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Tesi doktoralean ez Volksgeist eta ez Herrien Psikologiaren inolako berri duenik ageri da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 83. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrela, emakumeak bere tesi lana amaituko du eta eskuizkribu sorta ederra aurkeztuko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 181. orr.

Bizkaiko Toponimiari buruzko tesi-lan sakon batean sartu nahi ninduen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 209. orr.

Balantsun Parisera joan zen, alabaren tesi-irakurketaren behatzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 46. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Epikuroren filosofia tesietan oinarritu zuen bere filosofia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Artxiboaren Gidaren kasuan eskubideak lagako dituzte, eta baita lekukotasunen antologietarako edo unibertsitate tesi edo ikerketa zientifikoen argitalpenetarako ere.  Berria - Harian   2005-09-20

Berak batxiler-tesia egiteko landu zituen idazleetako bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

6 doktore tesi (39 agerraldi, 9 liburu eta 18 artikulutan) ik doktoral.

Lizentzia edo ingeniari titulua eskuratzeko ikasketak amaitu ondoren, doktore tesia egin behar du ikerkuntza lanetan hasi nahi duenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Filosofian lizentziatua da eta gaur egun doktore-tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren beka batekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Igor Horrillo farmazialaria doktore tesia prestatzen ari da depresioaren gainean.  Berria - Gaiak   2006-04-02

AEBetan defendatu zuen doktore-tesiaren itzulpena.  Berria - Kultura   2004-06-17

Doktore-tesian Helendarren Biltzarra aztertu ostean, Boterea gizarte homerikoan liburua argitaratu zuen 2002. urtean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Doktore tesian Lauaxetaren iturri literarioak aztertu zituen Kortazarrek.  Berria - Kultura   2006-03-15

Hortzak estututa aritzen da proiektu guztietan, dela unibertsitateko doktore-tesian, dela lagunarteko pala-partiduetan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

3 doktorego tesi (25 agerraldi, 4 liburu eta 18 artikulutan) doktore tesia.

Jamila Hussein doktorego tesia egiten ari da Harvardeko Hezkuntza Graduatu Eskolan (AEB).  Berria - Mundua   2004-08-08

Bizkaiko geografiari buruzko doktorego tesia amaitzea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 156. orr.

Bukatu gabe utzi duen doktorego-tesia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.

Elena Urrestarazu Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea da eta doktorego tesia aurkeztu berri du.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Milanoko Unibertsitatean defendatu zuen bere doktorgoko tesia.  Herria   2003-07-17

Ander Iturriotz Lauzirika irakasleak bere doktorego-tesian aztertu du boterea gizarte homerikoan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 93. orr.

3 doktoretza-tesi (14 agerraldi, 7 liburu eta 6 artikulutan) doktore tesia.

Maletatxoan zeraman gerora 'La Era Trujillo' izenpean apailatuko zuen doktoretza-tesia izango zuena idazteko baliatuko zituen oharrak, eskuizkribuak eta dokumentuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 253. orr.

Lan intelektual bat zen, finean, doktoretza tesi bat ere izan zitekeena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Doktoretza tesia Massachusettseko Teknologia Institutuan amaitu zuen, 1990ean.  Berria - Kultura   2004-05-29

Laster aurkeztuko du bere doktoretza-tesia: Manex Edorzaintzi-Etxarten Biografia, poetika eta obra.  Berria - Kultura   2004-04-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus