Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tertziopelo (orobat terziopelo g.er.) 1 iz belusa.
Tertziopelo beltzez egindako zapata parea hartu zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 129. orr.
Tertziopelozko traje beltza eta bufanda gorria jantzita, pauso motzak baina sendoak ematen zituen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 130. orr.
2 irud/hed
Eta, nire mezua, osoki adierazi gabe ere, osoki ulertua zuelakoan, ekin nion berriz haren tertziopelozko gorputzari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Boz kitzikaria eta gorputz tertziopelozkoa zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.
Tertziopelozko labanaz, gurina zabaldu zenuen nire izter artetik gora. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 95. orr.