Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tertzio 1 iz espainiar infanteriako erregimentua, XVI. eta XVII. mendeetakoa.

Agustin de Mexia delako baten tertzioko gerla gizonetako bat topatu zutela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 98. orr.

Espainiar tertzioek Amberes lehendabiziko aldiz kiskali zutenean, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Gure nagusiek uste moduan joanez gero, Kanalean Herbehereetako tertzioak bilduko zaizkiguk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 148. orr.

Gure Tertzioak Muley-ez-dakit-zer famatuaren kontra aritu zirela zabaldu zen bazterretan, eta euskaldun jende asko eta asko hil zela inguru hartan Espainiaren defentsan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 61. orr.

Flandriako tertzioek horrelako kanoiak izan balituzte, Espainiaren menean geundeke oraindik, adiskide...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 481. orr.

Garibai ez zen ez itsu ez gor euforia horren aurrean, eta erabakita zuen tertzioetan izena ematea soldadu jarduteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

2 zenbait talde armatu ez-militarrei ematen zaien izena.

Uztailaren 27an hartu zituzten tertzioek lehenengo herri nagusiak: Beasain eta Oiartzun; azken honetan planto egin behar izan zuten nafarrek, Irun eta Donostiako erresistentziak gogor eutsi baitzien.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

Zumarraga aldeko milizianoek trenbidea moztu behar zela erabaki zuten, tertzioen erasoa apur bat behintzat moteltzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 25. orr.

Han, Begoñako tertzio bizkainoaren kapitain nafar Jaime del Burgok eta guk besteok elkar besarkatu genuen eta elkarren ardo zahatoetatik edan genuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

3 zezenketeta, banatzen den hiru zatietako bakoitza.

Musika-aldaketak adierazten zigun guri, goiko bizilagunoi, zezenketako bandaren turutaren moduan, tertzio-aldaketa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.

4 egoera.

Ut, ezpata; xerka ezak tertzio latzagoren bat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

5 segundoaren hirurogeirena.

Horretara, adibidez, orduak hirurogei minutu dauzka, minutuak hirurogei segundo, segundoak hirurogei tertzio, eta kontua, haien ustez, hamarrenak bezalako alditxoetara helduko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus