Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tertulia 1 iz berriketan egiteko elkartzen diren pertsonen bilera.

Oro har, barberiako tertuliak ihes egiten zuen teorietatik eta gure mendietan ohikoak diren animalien ezaugarri, azterketa eta ehiza gertakizunetara mugatzen ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Gustatu egiten zitzaion tertulietan, berak eta bere lagunek hoteleko kafetegian arratsaldero egiten zuten solasaldiaren hasieran, "argaldu egin naiz" edo "gizendu egin naiz" esatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Nortasun bat asmatu genion, eta toki guztietan zabaldu genuen: enpresari eta bankarien artean, [...] politikoen bulegoetan, telebista eta irratietako tertulietan, aldizkari arrosetan...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 123. orr.

Lehen Mundu Gerra dute tertuliako hizpide nagusi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 53. orr.

Magrisek ofiziatzen du, Triesten dagoenetan, tertuliaren gidaritza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Tertuliaren koordinatzaile-lanetan aritzen den Anaren iruzkinak laburrak izan ziren: laburrak eta zorrotzak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Gero, berriz, tertulia atsegina botikaren atzealdean.  Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Horrela deitzen zioten erreakzionarioa zelako eta bere tertulian atzerakoiak eta erreakzionarioak biltzen zituelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 16. orr.

Tertuliaren osteko kirol programa hasia zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 35. orr.

Kartzelatik itzuli zenean ez zuten gonbidatzen tertulietara.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 165. orr.

Ia egunero egiten den tertuliako izarra Umberto Saba poeta da.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.

Lan orduak saltegi nagusiko denda ostean ematen zituen lagunen batekin tertulian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Bertan tertulian ari ziren kamioizale-itxurako bospasei gizon builosoen bizitza-pasadizoak imajinatuz entretenitu nuen bazkalordua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Larunbat arratsaldean amaituko dira jardunaldiak, Carlos Casaresen inguruko tertulia batekin.  Berria - Kultura   2004-06-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berrogei lagun inguru izango zen han, tertulia-taldetxoak eratuz edo bakarka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

Bere petaka beti betea zela medio, ez zitzaion batere kostatu Duvrescuren tertulia-lagunik ordezkaezinena bihurtzea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez omen dut egokierarik izango udan ez beste urte-sasoietan San Marco kafetegian izaten den literatur tertulia ezagutzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Goizeko irrati tertulietan eta telebistetako hainbat gosaritan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Zure Barne Ministroak esan du bart, irrati tertulia batean!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 70. orr.

Larunbat goizean kafe tertulia egongo da Unai Iturriagarekin.  Berria - Kultura   2004-01-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tertulia sortu berritan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus