Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sistema horren jardunari ez zaizkio deus ere axola terrorea eta errukia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 129. orr.
Haste beretik izua, terrorea izan zuen makulu Espainia berriak eta Eliza ofizialaren bedeinkapena ere bai. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 87. orr.
Erresistente horiek Greenspan mulahri egin ohi diote jaramon, akzio azoketan terrorea piztuz. Berria - Ekonomia 2004-04-15
Terrorea hegazkinetan dator herritar errugabeen kontra. Berria - Mundua 2004-01-04
Gainez egiten zidan gorroto bat nabaritu nuen neure bihotzaren barnean terroreaz eta torturaz gobernatzen zuen estatugile honengana. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.
Ez bakeak ez terrorearen aurkako borrokak ez dute exekuzioa justifikatzen. Berria - Mundua 2004-03-23
Era batera edo bestera, beldurra gai nagusi duten ipuinak dira, baina ez dira terrorezko kontakizunak. Berria - Kultura 2004-10-16
Anders Banke suediarraren Frostbiten terrorezko filma. Berria - Kultura 2006-05-09
Esperimentu nazista terrorezkoa ez da nonbait esistitu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.
Arrazoi politikoengatik atzeratu dute terrore islamistaren aurka irmo ekitea. Berria - Harian 2005-03-09
Terrore globalizatuaren ondorioak dira horiek guztiak. Berria - Mundua 2004-01-04
Honek «komunikazio sozialerako duen arma bakarra terrore dosifikatua» da. Berria - Harian 2006-03-17
Terrorea erroturik dago gure artean, baina hau 2001eko irailaren 11ren aurretik dator. Berria - Mundua 2004-01-04
Terrore aurpegiz begiratu dio Imanoli. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 179. orr.
Tortura ez da terrorismoaren aurka borrokatzeko bidea, tortura bera terrore tresna bat baita. Berria - Harian 2005-12-11
"Garbi zagok", heldu dio Manuk diskurtsoari, "euskal gobernuak, Madrilekoak bezalaxe, terrore politika bat egiten duela". Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 359. orr.
Herritar errugaben aurkako terrore ekintzek ez dute justifikaziorik. Berria - Mundua 2004-09-07
Eszenatokitik Lluis Llachen ahots lasaiak zaplaztekoa emango dio estatu terroreari, eta biktimek urte luzez jasan duten ahanzturari. Berria - Harian 2006-02-22
1792an terrorea da, apezak kanporatuak dira, elizak zalditegi edo belartegi eginak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.
Iraultzariek egoera hori "Terrorea" deitzen zuten, eta bortizkeria zen terroristek errepublikako lurralde guzietan sortzen zutena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.
Beste alde bat ere izan zuen, bizkitartean, Frantziako Terroreak, bere kulturari doakiona. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.
terrorearen aurkako (5); terrorearen kontrako (3)