Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
terrier 1 iz berez ehizerako zen txakur mota, gaur egun hainbat arrazatan banatua dena eta lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena.
Dekretu horren arabera hauetxek dira arraza arriskutsuak: pitbull terrier, staffordshire bull terrier, [...]. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 71. orr.
Donostian, gure ilobek Yorkshire terrier bat daukate, Whoopi. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.
Bakarrik egoten da Omar, tabernako izkina berean beti, Rumi bere bull-terrierraren konpainia soilaz, baina bisita labur ugari izango du gaua heldu bezain laster. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 49. orr.
2 fox-terrier ik fox-terrier.