Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen esan "izugarria" zela edo "ikaragarria" zela: "terriblea" zela esan zuen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 77. orr.
Izan ere, ez da gauza bera pertsona bat "izugarria" dela esatea edo "terriblea" dela esatea. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 77. orr.
Etxaide, karlista pintoresko eta terriblea, edota Garmendia, liberala. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.
Askok eta askok, oraindik, Serge Gainsbourgekin publikoki jokatutako bikote terriblearen irudia izango dute Birkinekin, baina Paris divine-ren modako bikotea baino askoz gehiago izan da kantari, aktore, eta giza eskubideen aldeko borrokalari hau. Berria - Kultura 2004-07-31
Iban Terriblea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 85. orr.
Barregarri uzten ditu egun tatuaiez beteta agertzen diren idazleen liburu terrible-ak. Berria - Kultura 2004-06-16
Esaldi terrible bat entzun ahal izan genuen orduan, kirolari haren patuari buruz zalantzabiderik uzten ez zuena. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.
Baina azken bertsiorako gordetzen du Kierkegaardek historia honen akaberarik terribleena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 38. orr.
Nire ingelesa terriblea da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.
Estatuaren errepresio-bideak ezezagunak bezain ugariak dira, eta terribleak, zein baino zein. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.