Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gretak eta biok Miramare gaztelutik hurbil eraiki nahi genuen etxearentzat terrenoak begiratzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 245. orr.
Azpijokoa egin zioan horri nik dakidan batek, eta berealdiko diruak galdu zizkian Zizurkil aldeko terrenoak saldu zituenean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 16. orr.
Hamar mila durotan-edo, terreno eta guzti. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 77. orr.
Udaletxe azpiko jatetxeak estalpe bat zeukan atzealdean, kirol zelai bihurtzen ari ziren terrenoetara ematen zuena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
Kanpaiaz gain bost baserri eta terrenoak erosi zituen iritsi bezain pronto. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 168. orr.
Astiro-astiro, terreno barriak erosten joan zan, soloak eta basoak. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 52. orr.
Guretarrek, beraz, buelta osoa eman zuten [...] Rua das Taipas jarraituz Salitreraino, ondoren, etsaiaren terrenoan sartzen denarengan berezko den beldurrez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 235. orr.
Euriak ere bere terreno egokietan behar du jausi, eta tamainan, kalterik egin nahi ez badu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.
Ur-ixurien arabera banatzen baitziren terrenoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
3.250 metrotan kokatu aterpetik irten eta bi ordu luze izotz eta harkaitz zorrotzez osatutako terreno mistotik ibili eta gero [...] hego-bizkarrera ailegatu nintzen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 83. orr.
Hatz luzeez gainetik kendu zizkidan hondar ale ikusezinak, bular herabeak setiatuz, terrenoa irabaziz, azal gaineko hondartza imajinarioa orraztu arteraino, nire tolestura ezkutuenak, bainujantzi azpiko fereka ausartekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.
Linguista banintz ez nintzateke ausartuko hain terreno labankorrean sartzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 184. orr.
Negua bere terrenoan dabil abenduan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.