Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terraza 1 iz jatetxe edo edaritegien kanpoko aldean prestatzen den tokia, bezeroentzako mahaiak eta aulkiak dituena.

Kafe bat eskatu eta terrazako toldopean kokatzen ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.

Hoteleko kafetegiaren terrazan zeuden bilduta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Alboko terraza batean jan ditut entsalada apal bat eta gazta pixka bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 21. orr.

Garagardo bat ordaindu nion Tajo ibaiaren gaineko terraza hartan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.

Sara neska batekin etorri zen plazako terraza batean esertzera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.

-Nahi duzu terraza batean eseri? -proposatu diot-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 60. orr.

Argi laranja ahul batek girotzen zuen [...] klubeko terraza.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

Kronikariak, kafe-terraza batean jarririk dela, aspaldiko lagun bat du topatu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 21. orr.

Zubitxoa zeharkatu ondoren, terraza handi jenderik gabera heldu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Kafe etxeko terrazan esertzen zen, nargilea erre bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

Tracy Chapmanen doinu lasaiak aditzen ziren terrazako bozgorailuetatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 175. orr.

Bere betiko ametsa, behin aitortu zuen hura, hirigunean kafetegi dotore baten jabe izatearena, terraza, bezero igarokorrak eta barra gainean kafe-makina bat izango zituena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

2 etxebizitza bateko estalirik gabeko zatia, azpiko solairuko zati baten gainean dagoena.

Gelaren azpian bazuen terraza itzaltsu bat, goroldio askokoa, loreontzi batzuetan indipikondoak eta agabeak zeudena, eta eguzkiak inoiz jotzen ez zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.

Amak etxeko terrazan kontatutakoa egia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

"Batzuetan terrazara atera eta zigarro bat erretzen du", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Beheko solairuko gela handi samar bat zen harena, leihoak alboko terraza batera zabalik zeuzkana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Han du Xabik ordenadorea, balkoiko terraza lanerako aprobetxatzeko asmoz kanpotik ixtea erabaki zuten egunetik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

Bazuen osabaren studioak terraza edo balkoi tipi bat, norat ateratzen baitzuen aparatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 96. orr.

Goiko terrazaren ertzean, jauregiko aitzin-paretako erlaitzaren gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Dueñasko jauregiaren alboko lorategiaren terrazara heldu ziren, eta gorputzak barandaren burdinetan utzita talai hartatik ikusten zen Abraren ikuspegi luzea dastatzeko isilunean murgildu zen bikotea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

3 etxe edo eraikin bateko teilatu laua, bertan egon ahal izateko egokitua.

Goiko terrazaren ertzean, jauregiko aitzin-paretako erlaitzaren gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Goian terraza dauka, izugarria: bizpahiru mahai otorduetarako.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 51. orr.

Terrazara igo behar dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Seminario gaineko terraza beretik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 66. orr.

1966an, berriz, eta ordutik aurrera, Seminario (orduan) berriko terraza gainean Behatoki nagusian bilduko ditu datuak, Joxe Agustin Mendizabal zientzialari prestuak...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 56. orr.

4 lorategietan-eta, lur zerrenda laua, maila bat osatzen duena.

Etxe zuri bat begiztatu nuen, mailaz maila hondarretaraino jaisten ziren hiru terrazatan eraikia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

Ai lorategi xarmagarria, bere oholtza elkarren gainka jarriekin, [...] bere isats-belarrezko sortekin, eta bi pikondo zahar terraza bakoitzaren amaieran.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Etxe eta jauregiak ziruditen, batzuk besteen gainean jarriak, metalezko babilonia bat, arintasun hindukoa, hutsaren gainean egindako terraza esekiek, aireko korridoreek, zubi hegalariek zeharkatzen zutena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus