Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jasoko al du?, hala galdetzen da goizetako erlaino eta terralak ikusitakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.
Gaurko egunez terrala esnatu zaio ibaiari: belaze eta muinoen artetik hiri ederreraino barreiatu da oroitzapen baten gisa... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.
Ez zen izarrik ikusten ahal zeru gorenean; terrala usteltzen zen patioko haritzen beso luzeetan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 137. orr.
Oñatiko zokoan, gaua aurreratu ahala, goizeko lehen orduotara arrimatzean, behelaino terral jenerokoa pilatuta han beheran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.
Terrala zebilen, eta olatuak kontraka harrotzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 54. orr.
Lehorreko haize honi, terrala ezezik ulaizea ere deitu izan zaio Bizkai aldean bederen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.