Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

termostato 1 iz barruti batean tenperatura aldakerik gabe atxikitzea ahalbidetzen erregulagailua.

Egun horietan [Oteiza museoan] ez zela alarmarik izan, tenperatura kontrolatzeko termostatorik ez zegoela, eta itaxureek hainbat klarion hondatu zituztela.  Berria - Kultura   2004-01-28

Termostatoari esker, tenperatura homogeneoa ontzi osoan kontrolatua daukan maria bainu dinamikoetako ura etengabe mugituko da, alde termiko latzik jazotzeke.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Baina gero barruetan beroegi egoten da, jendeak ez du erdibiderik eta eskua joaten zaio termostatoarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

Horra aparatua desmuntaturik, termostatoa 800°C-ra graduaturik, edukiontziaren presio-gutxitzailea erregulaturik, fluximetroa bere lekuan kokaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Hozkailuek, berokuntza zentralerako sistemek eta beste etxetresna askok duten termostatoaren printzipio bera baliatzen duen mekanismo bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

2 irud/hed

Inguruneko tenperatura 12 ºC baino beherago jaisten denean hasten da hibernazioa; teknikoki, gorputzaren termostatoa itzali egiten da orduan. Jakina da garuneko eremu txiki batean dagoen sodioaren eta kaltzioaren arteko proportzioak ezartzen duela giza termostatoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus