Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizartea sorgailuen, motor elektriko eta turbinen mendean, erreaktore atomikoen eta erreakzio termonuklearren mendean sartu da. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 51. orr.
Eguzkian izaten diren erreakzio termonuklearrak Lurrean kontrolpean sortzeko egitasmoa izugarri garestia da. Berria - Gaiak 2004-11-27
Arma termonuklearrak lehergailu atomikoaren ordezkoak dira. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.
-Bonba termonuklear bat egiteko -jarraitu zuen Diannek- laborategi aurreratua behar da, eta lortzeko zailak diren osagaiak eskuratu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.
Europako Batasunak, Errusiak, Txinak, Japoniak, Ameriketako Estatu Batuak eta Hego Koreak osatzen dute ITER Nazioarteko Erreaktore Termonuklear Esperimentalaren egitasmoa. Berria - Gaiak 2004-11-27
Suizidio unibertsalaren baliabideak dira gerla termonuklearrak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.