Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
terminus iz terminala.
Ordu bat eta erdi baizik ez baitzen eskas Austerlitz-ko terminusera goizeko zazpiak eta laurdenetan heltzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 258. orr.
Hori da terminusen abantaila: trenbidean daudelarik, edozein lekutan daudela edo leku guztietan; etxeko bidean, behintzat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.
Baiona enetako abiapuntu baino, bide baten terminus hitsa zela, espazioa falta nuela, eta negarretan, haren fruitu debekatuaren murtxatzera lerratu nintzen: mendiko ur xirripa irudi zuen, aberats, kantari eta libre. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.