Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarrera honetan epistemologiari dagozkion kontzeptu, xede, terminologia eta filosofo garrantzizkoenak aurkezten dira. asetasunaren kultura litzateke hori, Galbraith-en terminologia erabiliz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Mugimenduak ezker muturreko teosofisten terminologia hartu zuen, batez ere Alice Baileyren jarraitzaileek. Berria - Gaiak 2004-03-31
Lurralde mailan ari diren administrazioek aintzat hartuko dituzte bertako euskalkiak, administrazioko lexiko eta terminologiaren batasuna begiratuz. Berria - Euskal Herria 2004-03-13
Terminoez eta terminologiaz irakatsi zidanak liburu honi mesede egin dio zalantzarik gabe. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.
Hemengo terminologia, ordea, Frantziskoren idazkietan beraietan aurkitzen dugu: garbiturik... argiturik... suaz pizturik... Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.
Zentzu absolutuan, terminologia horiek ez dute ezer erran nahi. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.
Terminologia teknikoa zuzen erabili. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 335. orr.
Hedabideetan askotan erabiltzen den terminologia arrazista. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.
Guk, batzuetan, terminologia marxista erabiliz, "aparatua" deitzen diogu. Terminologia ideologiko ez-zientifikoa Valentzian ez ezik, beste zenbait herrialdetan ere erabiltzen hasi dira. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Busti eta bustikuntza bezalako hitzak terminologia inpresionistari dagozkio, nolabait esan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Terminologia eguneratuago bati helduz, honela adieraziko genuke ontologia aristoteliko baten muina: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.
Museko terminologia erabilita, handira jokatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Euskarazko terminologia nola erabili izan den ikus daiteke, filosofiako terminologia barne. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.
Euskararen terminologia datutegia eguneratuko dute. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren ardatzetako bat erabilera publikoko terminologia bankua sortzea da. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Rioko Konferentziaren gauzarik azpimarragarriena nazioarteko esparru politikoan kontzeptu eta terminologi mailan izandako eragina izan zen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.
Euskarazko «itzulpenak» era askotako hutsak dituela dio: terminologia nahiz morfosintaxi arauak «etengabe» bortxatzeaz gain, «komunikazioa inondik inora ez bermatzea» egotzi dio. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Terminologia mota bera erabiltzen da Iraken atzerritarren agintearen kontra borrokatzen direnak madarikatzeko. Berria - Mundua 2004-04-09
Denbora berriek ekarri zuten terminologia aldaketa hori. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 101. orr.
Terminologia-nahasmendu hauek deitoragarriak dira, jakina. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.
Terminologia zalantzak eztabaidatzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Ukaezina eta ordaingaitza da euskararen aggiornamenduan azken urteotan irakasleria egiten ari den ahalegin gaitza, hezkuntza terminologia finkatzetik hasita. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.
Olatzek bere sorbalda keinu barkamen eskezko bat egin eta, nolabait esatearren, marinelen ontzi-terminologia erabilita, nor bere postu eta zereginetara itzuli zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.
euskararen terminologia (3); terminologia bera (3); terminologia erabilita (4); terminologia erabiliz (3); terminologia eta lexikologia (3)