Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

termal 1 izond uraz mintztuz, beti bero ateratzen dena.

[Andorrako Caldea balnearioan] Pirinioetako erraietatik isurtzen diren ur termal gozoetan bainatu ahal izan ginen, kanpoaldean elurra gogotik ari zuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 134. orr.

Euskal Herriko hiru bainuetxetan erabiltzen da gaur egun ur termala helburu terapeutikoekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Iaz eraiki zuten ur termal naturalak dituen Erresuma Batuko bainuetxe bakarra: Thermae Bath Spa.  Berria - Kirola   2006-04-18

Ur azalak ur termaletako iturri baten itxura zeukan, herrestan zeramatzan lurrun eta hausterre beltzezko geruza zela eta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 182. orr.

2 ur termalarena.

Europako laku termalik handiena da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

Dordoina ibaiak hiria zeharkatzen du eta establezimendu termal bat dago.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

3 zentralez mintzatuz, termikoa.

Compostillako zentral termalak botatu hondakinak [...] ikusi ditugu eskuin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus