Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terko 1 izond burugogorra, egoskorra, setatia.

Barrualdeko parajeotara arrimatzen denak beste kantari amorratu bati entzungo dio: txitxar terkoak, Luis Mariano delakoan jardungo du latoso porrokatuaren tamainan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

2 (adizlagun gisa)

Frantzi-iparra terko samar isurtzen bada, batez ere elur erauntsi baten ondorenean, elur gaineko izotz eta guzti, urtearen azkenalde hori ez da gozoa izaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Baita lehorteak emandako eskarmentu itzela medio ere: ekiten bazion zerua ixteari, gauza baitzen eguraldia, dena kiskalita utziz, terko irauteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Bai esan behar dela, eguraldi makur eta umel busti hotzak, bere terkoan, behin eta berriz tenplea aldatuz, izotz printzak ximurtuz, edo epelez goroldio tximak xuxtartuz, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus