Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teresiana iz Jesusen Santa Teresaren Konpainiako kidea.

Batxilerreko laugarrena amaitzen ari nintzela, hamalau urte nituen, teresiana batek estanpa bat eman zidan Ordenan sartzeko gonbita egiten zidan mezu batekin.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 54. orr.

Garai hartarako teresianak modernoak ziren (kalekoz janzten ziren, lanbide zibilak zeuzkaten) eta pedagogiaren aldetik aurreratuenetakoak izango ziren ikastetxe erlijiosoetan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

Nik bi urte pasa berriak nituen barnetegi frankista batean, goi mailako batxilerra ikasten, eta hamarretik hamalau urtera bitartean mojen ikastetxe batean egona nintzen, Teresianetan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus