Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terapeutiko izond eriak zaintzeko eta sendatzeko bideei eta ekintzei dagokiena.

Gizartea ohartzen hasi zen [hiesaren] eragina zer-nolakoa zen, nola transmititzen zen, zer ondorio zituen eta zer neurri prebentibo eta terapeutiko zeuden.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 118. orr.

Aspalditik ezagutzen dira landarearen ahalmen terapeutikoak.  Berria - Harian   2005-04-17

Zer irizten zion aborto terapeutikoari?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

Klonazio terapeutikoaren aldeko kanpaina abian da.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Alemania, giza klonazio terapeutikoaren alde.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Era guztietako programa eta proiektu terapeutikoak jarri ziren martxan, baina guztiek -braille-programak bezala- porrot egin zuten azkenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Diagnostikorako elementu batzuk eskaintzen ditu, bilakaeraren adierazle batzuk, osatzearen irizpide batzuk, esperimentu terapeutikoak baimenduz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Erabilera terapeutikorako giza enbrioiak klonatzea aurrerapausoa da.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Euskal Herriko hiru bainuetxetan erabiltzen da gaur egun ur termala helburu terapeutikoekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Musikaren indar terapeutikoaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

Bunkerrera eramanen dute nire lagun poeta, eta gogor egiten baldin badie lo terapeutikoan murgilduko dute injekzio gozo bat emanda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus