Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terapeutika iz medikuntzaren adarra, eriak zaintzeko eta sendatzeko bideak aztertzen dituena.

Andres sinetsita zegoen terapeutika azkar bat klinikari on baten eskuetan baizik ezin zitekeela onuragarria izan kasurik gehienetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Aldi berean sorospen tokia, behaketa purifikatu eta sistematikorako tokia, eta hori terapeutikoa den heinean, neurri batean probatutako terapeutika, neurri batean terapeutika esperimentala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Hortik dator gorputza lanerako tresna modura balioestea, medikuntza beste zientzien ereduen arabera arrazionalizatzeko kezka, biztanleriaren osasun mailari eusteko ahaleginak, terapeutikari eskainitako arreta.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

Eszeptizismo horretarako euskarri on bat Terapeutikako irakaslearen azalpenek ematen zioten, haren iritzian alfer-alferrik baitziren, kaltegarriak ez baziren, farmakopeako ia preparazio guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus