Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terapeuta iz terapeutikan aditua den pertsona.

Benetan gaixotu zen, eta elkarrekin ibili ginen gero Bartzelonan urte pare batean, terapeutaz terapeuta erromes.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 47. orr.

Haren terapeuta Kathyren ustez, ezer gutxi ikusten zuen Virgilek koloreez beste.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.

Horretan, pazienteak bat-bateko hizpideari heltzen dio, burura datorkion lehen hitzari adierazpide emanez, adierazitakoaren interpretazioa terapeutari utziz.  Berria - Kultura   2006-05-09

Eskatu al diozu aholkurik inori, apaizen bati, esaterako, edo terapeutaren bati?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

Eskola bakoitzak baditu bere baliabideak, bere pedagogo-terapeuta.  Berria - Harian   2005-12-22

Yolanda, psikogaixofrenia larri baten diagnostikoak azpian harrapatu eta ero garbia denetik, gerra gorrian bizi da bere terapeutarekin eta gorriagoan atzean utzi duen mundu normalarekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus