Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teosofia iz erlijio edo doktrina mistikoa, Jainkoaren ezagutza zuzena eta intuizioaren bidezkoa lortzea helburutzat duena.

Yoga-ariketa hinduak egiten dituela, barauak egiten dituela, buruz ikasten duela teosofia, munduko idatzietako testu mistikoak hartzen dituela otoitz egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

Oi Hirutasun, kristauen teosofiaren talai supernatural eta superjainkozko eta superrona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

"Allgeist" M. Lazarus-en idazkietan neuk ez dut inoiz irakurri; eta, edonola ere, termino bitxi hori, teosofian-eta bakarrik arrunta, eta arras beste esanahi bat izan ohi duena, ohikoena ez beste guztia da Herrien Psikologian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus