Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenik adierazpena da eta gero adierazpenari buruzko teorizazioa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.
Gierek zientziaren gogoeta filosofikoaren ohiko auziak -teoriaren egitura, esperimentuaren eginkizuna teorizazioan, zientziaren estatus kognitiboa, aldaketa eta erabaki zientifikoaren azalpena, etab.- aztertzen ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.
Errealismo sozialista bera ere, errealismo guztietan teorizazio esplizituena izan duena, hain zuzen, kanon jakin batzuen mende zegoen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.
XX. mendean, gustu kontzeptutik aldenduz, estetikaren teorizazioa edertasunean soilik hasi zen sakontzen, "edertasuna" eta "balio estetikoa" sinonimotzat onartzen hasiak baitziren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.
euskalkien gainean gogoeta eta teorizazio saioa egitea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 220. orr.