Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teorizatu, teoriza, teorizatzen du ad teoriak landu; zerbait ikuspegi teorikotik aztertu.

Ez dut neure burua gai ikusten Borgesek aipatutako kausalite edo halabehar horretaz teorizatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Baina zuzendaria teorizatzen hasi zen, ideia orokorren eremuak erantzukizun praktikoak arintzen dituelakoan edo.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 160. orr.

Bakoitzak bere eran teorizatzen ditu ikerketok.  Berria - Kultura   2006-02-17

Platon baitan etengabe teorizatzen da gizon-emakumeen zer izateaz, zuzeneko interesez izan ala zeharkakoz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

Kontzepturik orokorrenen mailan geratu nahi izan delako, eta ez delako teorizatu nahi izan irudi mota jakin batetik abiatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Ihes egiten ari naiz, barre egiten dut iheslariaren koldarkeriaz teorizatzen duten mozoloez, ez, ez da egia, badakit urtero itzuliko naizela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 11. orr.

Bere laborategian teorizatzen duen fede oneko zientzialaritik, ohartzeke pasatzen gara kriminal hutsera, edozer egiteko gauza denera, hala nola formola injektatzea bihotzean biki judu nahiz ijitoei, begi heterokromatikoak ateratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.

-Agian -teorizatu zuen Imanolek- guztiok elkartzeko?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus