Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelan bereiz, modu egokian, maila teorikoaren eta behaketazkoaren artean? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.
Ez da, dena dela, lan teorikoa bakarrik, neurri batean teorikoa baldin bada ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.
ETA V.ari buruzko lan teoriko bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.
Fisika teorikoaren kontzeptu eta lege oinarrizkoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.
1960. urterako dagoeneko bertan behera utzia zuten artearen izaera esentzialari buruzko gogoeta teorikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.
Arazo teorikook izango dira hemen landu nahi direnak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.
Proposamen teorikoak baino nahiago zituen irtenbide praktikoak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.
Osorik aztertu behar izan ziren berriro politika ekonomikoaren oinarri teorikoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Egia esan, hain berria ere ez da hemen proposatzen dugun marko teoriko hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.
Unibertsal/banako dikotomiaren erabilera oso arrunta da, batez ere esparru teorikoetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.
Artikulazioaren eskema teorikoari dagokionean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.
Homeroren testuetan boterearen paradigma teoriko bat agertzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
Truke-tasa malguen bertute teorikoak eta bizio errealak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Erakustea nola eratu dituen edo aldarazi dituen kontzeptu medikuak eta patologiaren egitura teorikoa gizarte jakin baten jardute politikoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 187. orr.
Kontua da, liberal espainolek, herriaren filosofia bat edukitzeko (eta hau gerra "antifrantsesean" ari zen tenorean), tresneria teoriko frantsesa besterik ez zutela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 53. orr.
Horien heterogeneotasunak berak ere badu balio teoriko orokor bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.
Kontraesanek, hutsuneek, akats teorikoek zientzia baten funtzionamendu ideologikoa adieraz dezakete. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 211. orr.
Eraikuntza teoriko honen bigarren "estaia", errealtasun-efektua, originalagoa da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.
Irakaskuntza teorikoan edo erietxeko pedagogian, ahozko komunikazio-sisteman edo idatzizko dokumentazioan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.
Eskola motak ere (teorikoak, praktikoak) plangintza orokorraren barnean definitzen dira. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.
Tesiko zuraje teoriko-filosofiko guztiari, onberatasun pixka batekin, aprendiz inpresionatuaren zurriburri zentzubakoa iritzi dakioke. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.
Galdetu ahal izango litzateke zein ideia partekatuko zuten, garai hartan, hizkuntzalariek, naturalistek eta ekonomiaren teorikoek. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.
XIX. mendeko inperialismo europarraren teoriko batzuen antzera. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.
Pidal omen da nazio espainolaren teoriko liberal handia. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.
Drogainaren teorikoek, droga jakintza eta ezagutza bide bezala aztertzen dutenek, ia sistematikoki ahazten dute puntu hau. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.
Ur handiak arrain itsuentzat direla eta arrain itsuen pare diren jakintsu, intelektual eta teorikoentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.
Politiko eta teoriko kontserbadore handia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.
Hortixe sortzen dira Vitruvioren komentarista eta aro modernoko arkitekturaren teoriko ugarik ordenen "benetako" sistema berreraikitzeko egin izan dituen ahalegin etsipenezkoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.
Hitzezkoaren eta mimetikoaren (edo analogikoaren) bereizkuntza hori oinarri-oinarrizkoa da edozein narratologiatarako, eta [...] ia teoriko guztiek egiten dute. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.
Proudhon, Bakunin, Tolstoi, Kropotkin, Malatesta eta anarkismoaren beste teoriko handi guztien pentsaera. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.
Teoriko hutsak inoiz izan ez diren sofistak politikaren irakaskuntzan hasten dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.
Jende jatorrenak balira bezala gailenduko dira betiko teoriko funtzional argi moduan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.
eredu teoriko (4); gogoeta teoriko (4); lan teoriko (4); marko teoriko (12); marko teoriko berri (4); oinarri teoriko (5)
teoriko berri (4); teoriko berri bat (3); teoriko hutsa (4); teoriko osoa (3)
lan teorikoa (3); marko teorikoa (4); teorikoa bakarrik (3)
aukeraketa teorikoak (5); eskola teorikoak (3); marko teorikoak (3); oinarri teorikoak (11)
maila teorikoan (3)
aukeraketa teorikoen (5)}