Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teorema andana bat, zenbaki perfektuei, binomioaren formula orokortzeari, grafo konexuei dagozkienak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.
Han bazeukaten ausartzea, gogoak eman ahala, formulekin eta teoremekin, proposizioekin eta arrazoibideekin borrokan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.
Talesen teorema edo Proportzioen teorema. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Fermaten Azken Teorema (FAT) deitzea erabaki zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.
Zer dio Pitagorasen teoremak? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.
Stephen Hawking eta Roger Penrose fisikariek «berezitasunen teoremak» aurkeztu zituzten 1960ko hamarkadan, zulo beltzen portaera deskribatzeko. Berria - Gaiak 2004-07-23
Teorema baten froga formulen segida finitu bat baino ez da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Segidaren azkeneko formulak frogatutako teorema izan behar du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Liburu horretan, teorema bat frogatu zian Pascalek, plazaratu zenean oihartzun handia izan zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.
Jainkoaren izatea eta arimaren hilezkortasuna Matematikako edozein teoremaren ebidentzia berberarekin froga daitezkeela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.
Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
-Egon lasai, izaki idealei baizik ez dagozkie teoremak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.
-Orokorra da, dudarik gabe, teorema; neurketa, ordea, zeharo partikularra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.
pitagorasen teorema (11); talesen teorema (6)