Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teologo nahiz filosofo gehienek Aristotelismoak zekarren munduaren irudi filosofiko naturalago eta razionalagoa onartu zuten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Irri egin dezatela, bada, Satirikoek nahi duten bezainbat, gizakien gauzez, eta Teologoek arbuia ditzatela gauza horiek, eta Malenkoniatsuek goraipa dezatela, ahal duten guztia, larreko bizitza landugabea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.
Filosofo bezala jokatzen dute, nahiz eta gero, erantzunak ematean, teologo gisa erantzun, batez ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.
Zenbait teologok ez zuten besterik ikusten, ezkontzaren esparruan, sakramentua baizik; juriskontsultorik gehienek, bestera, kontratu zibila. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.
Teologo bezala distiratu zuen alabaina Carranzak Kontzilioan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.
Teologoa arrazoiaren izenean ari baita, kristau-mezuaren balio orokorraren zaindari gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.
Erdi Aroko teologoak estoikoak bezain teleologikoak ziren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.
Badirudi teologo batzuek ez dutela behin ere funtsezko teologiarik ikasi, edo ikasi hura ahantzi dutela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.
Lehenengoa Kalam-aren [...] hau da, filosofo-teologo atomista islamiarren filosofiaren laburbilpena da, lau kapitulutan egina. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.
Erabaki dut teologoen dotrinak inon ez eztabaidatzea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.
Hori dela eta, jakintsu metafisikari eta teologo handi guztiak, egia maite zutenak, era horretako zerbait irakatsi nahi zutenean, betiere alegoria eta igarkizunen bidez mintzo ziren. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Badirudi, tarte horretan, Zizeronen politika printzipio zenbait ahantzi zituztela Mendebaldeko teologo, legelari eta kanonista jakintsu anitzek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.
"Liburu Sainduen hitz propioetarik ateratako printzipio politikoak" zuen izena teologo famatuaren obra nagusiak. Teologo entzutetsuenak ere filosofiari arlo propioaren eskumena segurtatzen saiatu ziren. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.
Kontuan hartzekoa da tradizio bikoitza dagoela teologo kristauen artean: bata arkano eta mistikoa da, eta bestea irekia eta ezagunagoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Egilea teologo musulmanen artean profetei, eta bereziki Muhammad-i zuzenduriko jainkozko hitzaz sorturiko eztabaidaz ari da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.
Laster jakin nuen bazterretik Erromara igorriko nindutela teologo ikasketak egiteko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 60. orr.
Galdera horiek ordea, eta erantzun hori, zientziaren teologoentzat eta sinestunentzat dira, ez guretzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Ez da izan, ez, gaur Gorteko teologo laikoek sinestarazi gura izaten diguten legez, razionalitatearen progreso historia bat, ezta "Espainiaren bategintzarik" ere. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
"Fede katolikoaren oinarriak": Bernard Sesboüé Jesuista teologoak "Croire" liburuan argitaratuak, Mixel Itzainak euskaratuak. Herria 2003-06-05
filosofo eta teologo (8); teologo bezala (3); teologo eta (7); teologo guztiak (4); teologo guztiak eta (3); teologo handi (3)