Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobbesek berak, esan dudan bezala, ateoa izanik, orri asko eskaini zizkion gai teologikoei. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 13. orr.
Hiru tesi teologiko kardinalak frogatzen ditu: Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.
Kolonian osatuko zuen bere formazio teologikoa eta irakasle egon zen Alemaniako eskola batzuetan. Berria - Gaiak 2004-11-18
Libertatearen arazoak ere biziki kezkatu zuen, erabakimen librearenak alegia, baina ikuspegi teologikotik begiratuta, gaitza edo bekatua ere aukeratzeko gaitasun gisa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.
Azalpen teologikoaren metodoak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.
Nire sarreraren lehenengo parteak ez du muin filosofiko edo teologikorik, "geografikoa" baizik, erranen nukeen bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Gure Ignaziok berrikuntza zekarren; baina ez teologikoa, praktikoa eta eragilea baizik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 19. orr.
Zein dira Maimonen jarrera filosofiko eta teologikoak? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.
Settembrini humanistaren eta Naphtha jesuita-juduaren arteko tirabira politiko, teologiko eta metafisikoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.
Maimonen esoterismoaren argipean, nola ulertu behar ditugu haren ideia filosofiko eta teologikoak? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.
Irakurleengan garrantzi handiko galdera antropologikoak eta teologikoak sortuko dituen lana. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.
Erdi Aroko filosofia teologikoa zen, edo Jainkoaren filosofia, eta Modernitatekoa irudikapenaren filosofia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Ez ditut inoiz ulertu hizkuntzen inguruan sortzen diren gatazka teologikoak. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Erregetza gorenean zegoela, baina eraikinaren lehen kraskakoak bere belarri finaren medioz aditurik, apezpikuak dogma teologiko-politikoa finkatu zuen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.
Frantziskoren kultura batez ere teologiko-espirituala izan zen, esperientziari lotua, liburuetan lorturiko teologoen jakintzatik urruti. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Antonio Alamok idatziriko Yo, Satán antzezlana, Alvaro Lavinek zuzentzen duen «thriller teologiko-komikoa». Berria - Kultura 2006-01-13
Descartesez geroko filosofia guztia urrundu egiten da ikusmolde bibliko-teologikotik, gizakia modu razional hutsean atzeman nahi baita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.
Sisifo izeneko draman, Kritiasek egiten duen lehen itunaren -lehen legearen- oinarri mitiko-teologikoaren salaketa: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Lehen froga fisiko-teologikoa da, bigarrena, kosmologikoa, hirugarrena, froga ontologikoa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.
Borges metafisiko-teologikoa (metaliterarioa?: [...]). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 12. orr.
Agustin deuna tradizio filosofiko-teologiko asko biltzen dituen aro baten eledun dugu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 7. orr.
San Agustin-en "bi hiri" historiko-teologikoak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 45. orr.