Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teologia (orobat teolojia g.er.) 1 iz Jainkoaren izateari, izaerari eta nolakotasunei buruzko dotrina; erlijio arazoen azterketa, batez ere goi agerkundean, dogmetan eta tradizioan oinarritua.

Metafisikaren barruan Teologia (jainkoaz arduratzen den teoria), filosofia lehena (kausa lehenez arduratzen den teoria) edo Ontologia (izateaz edota den guztiaz arduratzen den teoria) aurki ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Frantziara joan aitzin ikasketak egin nituela Nafarroan eta Filosofia eta Eskolako Teologia ikasi nituela Alcalako Unibertsitatean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.

Teologia razionalizatzeko eginkizunean oztopoak ez ziren faltako, zientziari buruzko kontzeptu filosofikoak teologiara aplikatzean batez ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Teologia eskolastikoa, doktrina bezala, denei zuzendua da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Teologia kristau katolikoaren lehenengo aurkezpen sistematikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Strasbourg-eko teologia protestanteko fakultatearen burua zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 54. orr.

Teologia feministaren oinarriak.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Bonabenturaren teologia mistikoaren hizkera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

Ignazioren teologia Erdi Arokoa da: Tomas Aquinokoarena (1225-1274), Modernitatearen aurrekoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Donostiako Seminarioan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Alemanian teologia-irakaslerik ez zutela jakinik, anai Simon Alemaniako ministro-kargutik askatu eta irakasle jarri zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1136. orr.

Hildesheimgo gotzain izan zen Spirako Konrado maisuaren teologia ikasle izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.

Azkeneko behar nuen gauza zen harekin teologia-kontuetan nahastea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 293. orr.

Ildo beretik erran dezaket ezen bere teologi eskoletan ere gutitan aipatu izan zuela heresia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 106. orr.

Filosofia eta teologia alorretan zenbait urrats egin duzun ber, konturatzen zara, hor ere, egiaren argira heltzeko ez dela zalantzaren bidea baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

Hain zuzen, san Tomas Akinokoak ezin hobeki idatzi du bere Teologia Bilduman [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 175. orr.

Egia zen, zalantzarik gabe; zeren eta greziarrak intelektualak baitziren, eta hainbat mendez teologi huskeriak jorratzen ari izan ziren emaitza tamalgarriekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Teologia-batxilergoa beretu zuenetik, berarengan jarri zituen begiak Elizak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.

3 irud/hed

Historialari bat historiarekin borrokan -aberriaren teologia ezkutu, ausaz inkontziente, baten kariaz- R. Altamirak ematen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 75. orr.

Estatu moderno mitiko horren teologia moduan sortu da historia, zientzia gisa nahiz eskolako ikasgai gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus