Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentu 1 iz kontuz aritzen denaren jokabidea; zuhurtzia.

Alemaniak aurrera egiteko, ausardiaren neurriko tentua behar nuela erabaki nuen larunbat hartan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Zeppelinari buruzkoak kontatzen hasi ziren ama eta Annette, hasieran tentu pixka batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 33. orr.

Patioan arineketan ibiltzen ginenean, giharrak tentuz luzatzen genituen, kartzelan erabili ohi den tentuarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 136. orr.

Erabaki nuenean etxean ez zela inor gelditu, tentu osoarekin sartu nintzen leihotxotik komunera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 251. orr.

Are tentu handiagoa agertu zuen bere jokabidean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.

Lasaitasun handiagoz gobernatzen zen eta tentu handiagoa jartzen zuen gauza guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.

Tentu osoz, hatza behin eta berriro ahoan bustiz, egiteko hartan txakurraren bizia jokoan egon izan balitz baino ardura handiagoarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ministroa oso gizon lodi, apoplexiak jo erraza zenez, tentu-neurri guztiak harturik eta estualdi arriskugarririk ez eragiteko moduan jakinarazi zioten oso atentatu larria prestatzen ari zirela beraren aurka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 15. orr.

Oso une egokian erabaki zuen horrelako tentu-neurria hartzea, zeren Nozdriovek atzera eragin baitzion besoari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

3 (adizlagun gisa) kontuz.

Norak abisu baten modukoa entzuten zuen, ordea, bere burmuinetako zoko urrun, oso urrun batetik deiadarka, eta tentu ibil zedila gaztigatzen zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Halako hots sakon bat entzuten nuen neure erraietan, debekuka: et, tentu bide horretatik, ez duk egokia...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Tentu, habil tentu heroiekin!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.

Etxean ez dago inor; beno, tentu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Baina tentu: birus ahuldu horiek bizirik zeuden, eta defentsa ahulak zeuzkaten pertsonengan gaixotasuna sorraraz zezaketen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 345. orr.

4 sena, zentzua.

Royalen kopa airean zuela, negozioetarako bere tentua goraipatu zuen, urte hartako euria iragartzera eraman zuen sena.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 59. orr.

Nolanahi dela ere, eromena izateko ez zuen asko behar nire asaldurak, eta Parisen hogeita lau ordu egitea aski izan da berriro ere nire tentu onera etortzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Tentu fina sumatzen zuen tarteka parafrasietan; intuizio zorrotzak iradokitzen zituzten zenbait pasartek.     «Kuskue tanden», 2004 - 140. orr.

Eragin horri bizkar emanez, gure hitzen etimologiari beti euskal erroa bilatzeak ez dirudi oso tentu oneko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.

Tentu oneko artistak, jakin behar du hori derrigor.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 293. orr.

Bere bi eskuak esposaturik sentitu zituenean bakarrik itzuli omen zen bere tentura edo adimenera.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.

Nik uzkur baina abegikor ikusi nuen, bere onean edo tentuan nolanahi ere, inondik ere ez behintzat ez-egitekoren bat egitera doanaren itxurarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta ez nuen zirkinik egiten, hari finko begira, agerpen baten aurrean bezala neure tentutik aterata.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.

5 tentuan adi.

Akta-hartzailearen kontua bihurriagoa izan daiteke, zeren delakoak tentuan egon beharra baitauka beti, bai lehen bileran.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

Katuek ere tentuan hobe dute ibiltzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.

6 tentuz kontuz, zentzuz.

Habil tentuz, emakume; agian hiri ere egunen batean edertasun hori kenduko din.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 144. orr.

Ba tentuz ibili, ez zaudete-eta tokirik seguruenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 307. orr.

Zentzuz eta tentuz jokatu beharra dagoela.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 51. orr.

Rodanoko ura, hotza: Sabethek tentuz haztatzen du behatzekin, eta buruari eragiten ezezka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 286. orr.

Eta hi, Ugatza, tentuz erabil ezak burdina, gazteluko sotoko sabaia zuloz josia utzi duk-eta!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

Baliabide naturalak tentuz erabili behar dira eta inoiz ez naturak bere onera etortzeko duen gaitasunaren gainetik.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Gaia tentuz aztertu ostean, beharbada erosi egingo dute. atzerazale, geldizale edo astiro ibilzale horietakoa zinela idatzi zenuen behin batean; neurriz, tamainaz, zuhur (xuhur?), zentzuz, kontuz, tentuz... zen zure eskola.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 117. orr.

7 tentu handiz kontu handiz.

Tentu handiz ibiltzen naiz, inolako tontakeriarik egin gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

Maindirea erretiratu nuen tentu handiz, ez nuen eta Ada esnatu nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Gabiara igo nintzen, tentu handiz, ez bainengoen ohiturik halako masta handietan gerri-txoriaren moduan jarduten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 44. orr.

Guztiona den ondarearekin tentu handiz jokatu behar dugu.  Berria - Kultura   2004-04-08

Bere agintaldian legea «tentu handiz» beteko dela ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Denbora hartzen du galderei erantzuteko, eta tentu handiz neurtzen ditu bere hitzak.  Berria - Kirola   2004-11-19

-Baina, Allie! -esan zion Whittaker andreak tentu handiz baina gaitzespenez-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.

-Tentu handiz ibili beharreko kontua -esan nion-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 40. orr.

Hark, bi eskuetan bizkor hartu, eta idazmahaira eraman zuen, hain tentu handiz, non bai baitzirudien isurkariren bat zeramala eskuetan. · Mutila harresiaren inguruan ibili zen, tentu eta arreta handiz, noiz zutik noiz haztamuka, estropezu egiteko beldurrak airean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus