Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentsio (orobat tensio g.er. eta tentsione g.er.) 1 iz tenkatua dagoen gorputz elastiko baten egoera.

Hezur batek edo beste edozein elementu estrukturalek jasan ohi dituen indarrak bi motatakoak dira batez ere: konpresioa eta tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Zura, berriz, gogorra da tentsioarekiko, baina ahula konpresioarekiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Hezurra arroka mota bat besterik ez balitz bezala hartuta, ezin dira esplikatu ezaugarri horiek, ahula baita harria tentsioetarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Kasu honetan, izterrezurraren lepoa laburtu da, tentsioa murriztearren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 33. orr.

Gainera datozkizun kolpeei aurre egiteko, tentsioan jarri zaizu gorputz osoa berez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 26. orr.

Maleta astun bat eskuan eramatean, tentsioan jartzen dira besoko hezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Gorputzeko muskuluak tentsioan ditu bertan ageri den gizonak.  Berria - Kultura   2004-11-16

Martak ostera, giharrak tentsio batean zituen ondoko sofan eserita.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 95. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Tentsio handia dagoenean gertatzen den mineral-gehitze horrek badu kontrako alderik ere: tentsio normalak desagertzen direnean, minerala galtzen hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Tentsio mekanikoa sortzea korronte elektrikoa igarotzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Tentsio handiko egunak izan ziren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 182. orr.

Pitzaduraren puntan metatzen den tentsio ikaragarriak eragiten du neurri handi batean hondamena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Likintasun, azaleko tentsio, errotazio-ahalmen eta halakoen neurketa sinpleak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

3 (izen elkartuetan lehen osagai gisa)

Handiagoak baitira tentsio- eta konpresio-indarrak habe baten erdialdean muturretan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Tentsio- eta konpresio-lerroak izterrezurraren buruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 28. orr.

Zisterna bat da maskuria, barne-presioa maila jakin batera igotzean jaregite-mekanismoa abiarazten duen tentsio-galga batek kontrolatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Tentsio egoerak sortzen hasten dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 164. orr.

4 irud/hed

Iruditzen zitzaion Idazlea apur bat erlaxaturik zebilela, tentsioa galduta bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.

Berezkoa duten presioa eta tentsioa galdu gabe sekula defentsan.  Berria - Kirola   2004-06-17

Bihotza airean baina lehia edo gatazkari ekiteko gogoz, itxaronaldiak gorputzean pilaturiko tentsiotik libre gelditzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Puntu orok dituen "funtsezko oihartzunak", haren tentsio kontzentrikoa, haren egonkortasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

Konplexuagoa delarik, bertso luzeak bestelako estrategiak ere behar ditu, baita barne-tentsio handiagoa ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.

Tentsio handiko narrazio baten barruan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 117. orr.

Mendekotasun bikoitz hori, izatez, finantza- eta merkataritza-tentsio handiak ekartzeko modukoa da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Ikur linguistikoaren arbitrariotasuna ikur horien egitura tentsioaren argitan ulertu behar da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 21. orr.

Orain zauden bezala askoz hobeki zaude, amodio tentsiorik gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.

Tentsio sexuala poliki-poliki areagotzen duten hurbiltze maniobrak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.

Final bat da, eta nire beldurra da tentsiotik urduritasunera ez ote garen pasatuko.  Berria - Kirola   2004-04-03

5 elektrizitatean, potentzial diferentzia.

Jantziaren tenperatura, eta bateriaren tentsioa.  Berria - Gaiak   2006-02-05

Eztanda bortitz batek baino ezin zuen askatu airean pilaturik zegoen tentsio elektriko itzel hura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Burdinbide mota bietan desberdina dela katenaria elikatzen duen tentsio elektrikoa.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Txirrika bidezko sistema baten berri eman zigun tentsio altuko kableetan erabiltzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

Gazte batek gorputzaren %70 erre du goi tentsioko dorre batean, Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Jaurlaritzak ondorioztatu du Iberdrolak ez duela bete goi tentsioko sare elektrikoen araudia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Hornikuntza elektrikoa hobetzeko, dena den, Ereño eta Ean transformazio eta banaketako azpiestazio berri bi egingo dituzte; eta, aldi berean, Gernika-Sukarrieta tentsio ertaineko linea lurperatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Itsas hondora jaisten dituzte egitura horiek, eta han direnean, tentsio baxuko elektrizitate sare batera lotzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Honelako «gelatxo» batek sortaraz dezakeen potentzial diferentzia volta bat baino handixeagoa da, eta, horregatik, tentsio altuagoak eragin nahi direnean, gelatxo ezberdinak elkarren ondoan jartzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Abiadura handiko burdinbideetan korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan ibili ahal izango dira, baita korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan ere.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

· Tren bakoitzak 1.500 watteko tentsioa izango du, bi atoi bagoi eta lau bagoi motore.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

6 egonezinaren edo larritasunaren ondoriozko egoera.

Presondegi barnean, berriz, tentsioak eta ezinegonak errotik mugatzen du bakartasuna.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Tentsioa da, ez urduritasuna, txapelketa egunetakoa.  Berria - Kirola   2006-03-15

Egoeraren gogorrak tentsio gehiegi eragiten dizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

Polizia batek Angel Berroeta Legaz auzokidea hil zuelako sortu zen tentsioa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Batzuetan tentsioak oso latzak izaten dira; horrenbestez, horiek leuntzeko, taldeak arau batzuk sortzen ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.

Ni konbentzituta nengoen aitaren izaera beraska zela, ez beste ezer, gure arteko tentsioa areagotzen zuena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Ez nago tentsio hau jasateko prest.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Tentsio horrek orduak luzatzen dizkizu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

Desiraren eta hori betetzeko debekuaren arteko tentsio horretan, [...].  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Noiz arte jarraitu behar du tentsio honek geroz eta gehiago zapaltzen eta itotzen?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.

Bien bitartean Antton, tentsioa baretze aldera, emakume atsegalearena egiten hasi da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

Bihar Kordobari ez badiote irabazten tentsioak berriro gora egingo du.  Berria - Kirola   2004-03-27

Antonia bernak igurzten hasi zen, tentsio guztia bertan pilatu ote zitzaion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Ez litzateke zuzena, bestalde, ezinbesteko tentsio hori bi alternatiba muturrekoen artean erabakitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Isilunerik gabe ez da ez herio ez misterio, ez tentsio ez intentzio.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.

Tentsio batean itxaron zuen Albertok, eskuak bolantean tenkatuta.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 28. orr.

Zerbait garratza behar nuen une tentsioz bete haietan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 30. orr.

Garbiñe negarrez hasten da, tentsioari aurre egin ezinda.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 86. orr.

7 (izenondoekin)

Une hark izan zezakeen tentsio apurra kentzearren berriketan hasten nintzen ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 141. orr.

Partida gogorra jokatu zuten, tentsio handikoa.  Berria - Kirola   2006-02-25

Hizkuntza ez erabiltzea tentsio politikoaren hornigarri.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Oso giro beroan, tentsio pertsonal ikaragarriak sortu ziren eztabaida bitartean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 229. orr.

Tentsio bereziko partida izan nuen igande arratsalde hartakoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 135. orr.

Tentsio handiko egunak izan ziren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 182. orr.

Adierazpen horren ondoren, tentsio handiko isilaldia izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

Iragan denbora bildurik eta espazioa hetsirik, tentsio tinkoenean nahi ditut gertatu direnak hitzen barnean atxiki bizirik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.

Eta horrela orain, eta horrela gero: une batean, eta hurrengoan berdin, tentsio jasanezin hartan, harik eta oihu egin zuen arte: [...].  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 58. orr.

Fionnek ezpata airean gelditu zuen [...] tentsio betean, aitari obeditu ala sumina kolpez batez askatu, zer egin ez zekiela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Semea, hasieran, ez zen ausartu egoitzaren kontua aipatzen; eta nik, urduri ikusten nuen, larri, tentsio betean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.

8 (izen elkartuetan lehen osagai gisa)

AEBetako kapitalismoa eta SESBeko komunismoaren arteko tentsio urteetan.  Berria - Kultura   2004-04-03

Badakigulako konponbiderako prozesuan izan daitezkeela gaur egun ditugun tentsio egoera eta egunak.  Berria - Harian   2006-03-05

Tentsio uneak eta barealdiak izan ditugu hemezortzi urteotan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Bi taldeon artean tentsio une ugari izan ziren solidarioek epailearen aurrean deklaratzen zuten bitartean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.

Tentsio faktoreak eta korapiloak aska daitezen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Azkenaldian tentsio giroa izan da Euskal Herrian.  Berria - Harian   2006-03-25

Tentsio estrategiak, ordea, indarra galdu zuen, eta iazko apirilean negoziatzeko deia egin zion Indiako lehen ministro Atal Behari Vajpayeek Musharrafi.  Berria - Mundua   2004-06-13

9 (izen elkartuetan bigarren osagai gisa)

Heisenbergek mahaigaineratu zuen mundu-tentsio haren eragina, azkenean ahoa zabaldu zuenean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.

Geroztik, Frantziaren eta Alemaniaren arteko diru-tentsioak desagertuz joan ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

1980ko hamarralditik aurrera, hain zuzen ere, etengabe izan dira finantza-tentsioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Alde biko trukeen kudeaketa administratu horrek [...] merkataritza-tentsioak areagotu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Era horretan Alemaniako inflazio-tentsioak gutxiagotuko ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

10 medikuntzan, arteria-presioa.

Odolaren azukrea, pixaren analisia, tentsioa, pultsua, pisua...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Ez zuen kalenturarik, eta tentsioa eta pultsua ongi zituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 220. orr.

Medikuaren kontrolak jarraitzea, kolesterol maila kontrolatzea, tentsioa ere maiz hartzea, eta bizi ohitura onak izatea.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Medikuak esan dit tentsio altua dudala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.

Bizitza osoan erre duen agureari tabakoa debekatzen zaio, tentsio altua duelako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Txus del Bado ezin da ohetik jaiki, oso ahul dago eta oso tentsio baxua du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Gatz gehiegi hartzeak tentsio arteriala igo eta bihotzekoa izateko arriskua handitzen du.  Berria - Gaiak   2004-09-18

-Odol tentsioa goi, oso goi.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 239. orr.

Herrera medikua jagi, autoraino joan eta hor dator atzera, tentsioa neurtzeko aparailua eskuetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 239. orr.

Animaliak gara, egoera izugarrietan iheserako fisikoki eta biokimikoki egokituta gaudenak: tentsioa jaitsi egiten da, etsaiak zaurituz gero ez dezagun odolik gal.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tentsio altua (4); tentsio altuko (3); tentsio apur bat (4); tentsio asko (3); tentsio batean (3); tentsio betean (4)

tentsio egoera (4); tentsio falta (5); tentsio gutxiago (3); tentsio handia (23); tentsio handia bizi (3); tentsio handia izan (4); tentsio handiagoa (9); tentsio handiko (28); tentsio handiko partida (5); tentsio handiko une (3); tentsio handiko uneak (5); tentsio handikoa (5); tentsio handikoak (4); tentsio handiz (3)

tentsio itzela (3)

tentsio osoa (5); tentsio politiko (4); tentsio politikoa (6)

tentsio une (18); tentsio une larriak (3); tentsio uneak (32); tentsio uneak bizi (7); tentsio uneak izan (12)

bien arteko tentsioa (3); dagoen tentsioa (4); izugarrizko tentsioa (4)

tentsioa altua (3); tentsioa areagotu (10); tentsioa areagotzea (3); tentsioa areagotzeko (3); tentsioa areagotzen (7); tentsioa askatu (4); tentsioa berriz (3)

tentsioa egon (3); tentsioa eragin (3); tentsioa eragiten (3); tentsioa eragiten du (3); tentsioa eta urduritasuna (3); tentsioa etengabea da (3); tentsioa falta izan (3); tentsioa galdu (6); tentsioa galdu zuen (3); tentsioa galtzen (3); tentsioa goren gorenean (3); tentsioa gutxitu (5); tentsioa handia (8); tentsioa handia zen (3); tentsioa handiagoa da (3); tentsioa hautsi (3)

tentsioa igotzen (3); tentsioa izan zen (4); tentsioa izango (3); tentsioa jaitsi (7); tentsioa mantendu (3); tentsioa nabari (5); tentsioa nabaria (4)

tentsioa sortu (6); tentsioa sortu nahi (4); tentsioa sortzen (4); tentsioa zegoen (3)

urduritasuna eta tentsioa (4)

tentsioak areagotu (3); tentsioak baretzeko (3); tentsioak sortu (3)

goi tentsioko (13); goi tentsioko dorre (3); goi tentsioko sare (6); tentsioko sare elektrikoen (5)

tentsiorik gabe (15); tentsiorik gabeko (5)

tentsioz beteriko (3); tentsioz beterikoa (4); tentsioz betetako (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus