Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentetu, tente(tu), tentetzen 1 da ad tente jarri. ik zutitu.

Grafiko ezagun hori datorkio gogora, non tximino trazako antzinako gizona lauzpabost marrazkitan tentetzen, zutik jartzen eta ilea galtzen dakusagun.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.

Oinaze antsiekin ahalegindu zen berriro tentetzen, baina lurrera erori zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Perrettek zigarroa zapaldu zuen; zurrun samar altxatu; duintasuna erakutsi nahi izan zuen; atzera tentetu zen, hazpegiak zimurturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Bat-batean, Harry kolpean tentetu zen lorategiko aulkian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 15. orr.

Aurpegia gorri-gorri jarri zitzaion, bere aulkian tentetu eta ukabilkada bat jo zuen mahai ertzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.

Aulki gurpildunean tentetu, eta barandari heldu zion Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 266. orr.

Badakizu noiz maitemindu nintzen zurekin? -tentetu egin zen ohean, eta irribarre polit bat eskaini zidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

-Zuri ez al zaizu inoiz tentetzen? -galdetu zidan lagunak irribarrez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 9. orr.

Tipoak bero-bero jartzen dira, baina kasik inori ez zaio tentetzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.

Urkiaren adarñoak nekez gogortzen eta tentetzen dira, zumel irauten dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Mendi bakarra da munduan, lautadatik bat-batean tentetzen dena 2.000 metroko mugaraino  Berria - Kirola   2004-06-11

• 2 du ad

Soin-enborra tentetu eta aurrerantz makurtu zen apur bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 132. orr.

Burua tentetu eta nire adiskide Lakatos ikusi nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.

Burua makurtu zuen eta gero tentetu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 254. orr.

Mantso-mantso gorputza tentetu, eta ohetik aldendu zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 122. orr.

Feltrozko kapeladun emakumearen aurpegia, bizkarra tentetu zuenean soroan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 142. orr.

Sorbaldak tentetu eta ate birakarietarantz jo zuen, bultzaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

Hemen zegoen berriro, pentsatu zuen, ohean bizkarra tenteturik eseriz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 142. orr.

-Ni -erantzun zion Percyk, burua tentetuz- prefektua naiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 185. orr.

Nire gorputzeko ile guztiak tentetzen sentitu nuen, eta alderik alde zeharkatzen ninduen hotzikara bat.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 123. orr.

Mesalinaren ukituak nerbio guztiak tentetu zizkion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Geldialdi luzea egin zuen kirurgilari trebe batek gazteturiko bularretan, mutur tentetuekin jolastuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus